header
Ingurua

Orio


 

Pagoetako parke naturala (Aia)

 

Zarautz

 

 
  • Photomuseum-Argazki eta Zinema Museoa 
  • Santa Maria la Real Arkeologia eta Monumentu Multzoa
  • Torre Luzea
  • Inurritzako biotopo babestua: Zarauzko ekialdean dagoen eremua da. Hondartzaren zonalde bat, Inurritza ibaiak eta Talaimendi mendiak osatzen dute. Padura, itsaslabar eta dunez osatzen da.1997tik biotopo babestuaren izendapena du. Ekosistema ezberdinez osatua dago, eta landare zein hegazti bereziak daude bertan. Golfaren iparraldean, Hego Euskal Herriko arezko duna bakarrak daude.  
  • Surfa: Inoiz surfik egin ez duenak ere aukera izango du Zarautzen kirol honetan aritzeko. Izan ere, hainbat eskola daude haurrentzat eta helduentzat ikastaroak antolatzen dituztenak. Nahi izan ezkero, surf-taulak ere alokatzen dituzte.
  • Parapentea 
  • Golfa: Zarauzko Real Club de Golf Talaimendiren magalean dago, edertasun handiko ingurunean, itsasoaren eta paduraren artean. Ia 165.000 m2-ko azalera du eta bederatzi zulo; tartean landare gutxi dago baina hondarra zailtasun bihurtzen da. 
  • Urpekaritza

Zumaia

 

Getaria

 

Hondartzak

  • Itzurun (Zumaia):  Herriaren mendebaldean dago kokatuta. Iodo kopuru altuko urak ditu. Morfologia itsaslabarrez eta flysch fenomenoaz osatuta dago.
     
  • Santiago (Zumaia): Urola ibaiak bere bokalean osatzen dituen padurekin batera eta herriko hondartzarik handiena da. Oso lasaia da eta hondar hedadura handia du.
     
  • Gaztetape (Getaria): San Anton (Getariako Arratoia) mendiaren mendebaldera dago. 
     
  • Malkorbe (Getaria): Oso gertu dagoen portura eta Getariako Arratoira begira dago hondartza babestu hau. Ur oso lasaiak ditu. 
     
  • Zarauzko hondartza (Zarautz): Gipuzkoako hondartzarik luzeena da, 2.500 metroko luzera du. Hondartzaren ekialdeko muturrean garrantzi ekologiko handia duten dunak eta Inurritzako padurak daude. 
     
  • Oribarzar (Orio): Herriaren aurrean, Oria ibaiaren bokalearen ezkerraldean kokatuta dagoen hondartza txiki eta lasaia. Bainua debekatuta dago. 
     
  • Antilla (Orio): Herriko hondartza nagusia da. Duela gutxi berritu dute eta 3.500 metro koadro hondar du. 

 

  Ikasleen gunea
 
© 2009 Hire Esku - Gipuzkoako Foru Aldundia
iametza interaktiboak garatuta
XHTML | CSS | WAI-A
ttakun