Hire esku! programan 2009-2010 ikasturteko egonaldietarako izena emateko epeak hauek izango dira:
Egonaldi bat erreserbatu nahi baduzu, dei telefonoz: 943113515.
Helburu zehatzak
Aterpetxea
Txurruka aterpetxeak, logelak eta jantokiaz gain baditu beste azpiegitura interesgarri batzuk: kirola egiteko tokiak (futbola, saskibaloia, ping-pong, frontoi txikia), toki estaliak aulkiekin eta balio anitzeko gelak. Horietaz gain internet gela ere badago.
Kirola egiteko behar den materiala, aterpetxeak utziko dio taldeari.
Txurruka aterpetxearen orria bisitatu dezakezu.
Egonaldiak
Aterpetxean, gutxienez 20 neska-mutilentzat eta gehienez ere 50entzat dago tokia. Gizarte Politikako Departamentuak, asko jota, 50 ohe gordetzen ditu programa honetarako, ez gehiago. Erreserba egiteko garaian libre geratzen diren oheak aterpetxearen ohiko eskaintzari gehituko zaizkio.
Bi aukera proposatzen dira Txurrukako egonaldietarako: bost edo hiru eguneko egonaldiak izango dira. Hala ere, bost eguneko egonaldiek erabateko lehentasuna dute.
Egonaldiaren prezioa foru dekretu bidez onartzen du Gizarte Politikako Departamentuak. 2009an bost eguneko egonaldiaren prezioa 82,70 eurokoa eta hiru eguneko egonaldiaren prezioa 44,70 eurokoa izango da pertsona bakoitzeko (irakasleek ere ordaindu egin behar dute egonaldia). 2010eko prezioa ez dago oraindik erabat finkatua, ez baita foru dekreturik argitaratu; hala ere, orientazio gisa, pentsatzekoa da aurtengo prezioari KPI gehituko zaiola.
Hezitzaileak
Hire Esku programan 4 hezitzailek egiten dute lan, zuzendaria barne. Hezitzaile horiek hezkuntzari eta aisialdiari buruzko ikasketak dituzte.
Hezitzaileen ordutegia hau izango da:
- Goizez: 10:00etatik 13:00era
- Arratsaldez: 16:00etatik 19:00etara
Ordutegi horren barruan gazteak hezitzaileen ardurapean egongo dira; gainontzeko orduetan, irakasleen ardurapean. Gauean, aterpetxeak zaintzaile bat izango du.
- Eguerdian 15:00-16:00tara
Taldeen arduradunak
Gazteekin datozen irakasleak ekintzetan parte hartzea komenigarria dela iruditzen zaigu: gazteen ondoan egon, horiekin ekintzetan parte hartu... Gazteen arduradunen eta proiektuaren arduradunen arteko komunikazioa guztiz zabala izango da eta gutxienez egunean behin elkartuko dira bazkaltzeko garaian.
Ebaluazioa
Egonaldiaren amaieran irakasleek eta ikasleek ebaluazioa egin behar dute.
Izena ematea
Maiatzean zabaltzen dugu izena emateko epea. Postaz jakinarazten zaie eskolei nola eman izena eta hemendik aurrera, orri honetako albisteak sailean ere emango dugu horren berri. Ezkerreko menuan dituzu izen emateko eta informazio gehiago eskuratzeko aukera.