header
Foroa

Koldo Mitxelena Institutua

MILA MILA ESKER BIHOTZEZ!!!

Kaixo danoi!!!

Mila esker benetan egonaldi bikaina txurrukakoa eta ederra lehengoan ikastetxekoa.

Jakin oso gustora egon ginela zuekin eta oroitzapen bikainak dauzkagula.

Besarakda bat guztioi, baita ere Aritzi idazteagatik eta animo danoi gelditzen zaizkizuen azterketa gutxi horiekin!!!!

Eutsi!!! Gutxi falta da eta laxter oporrak!!!

MUXU BAT!! 

Gehiago ikusi

Kaixoo

Eskerrik bisitarengatik, ea berriz ikusten gean. Ondo segi laukote.

Aritz
Gehiago ikusi

Zer moduz!

Kaixooo majooooz!

Zer moduz zaudete?

Entzun det hemendikan, irabazi dugula ta etorriko zaretela biņon ez dakit agia al den..

Larunbatian egon nintzan hortikan aiako hirugarren igoera rallya izan zen (badakizue nork naizen, ezta?) eta txurruka karteltxoa dagoen lekutik pasa nintzen burura etorri zidan errekuerda askoo,ta zuetaz gogratu nintzen... espero det zuek ondo egotea!!

Muxu handi bat denontzat (ta alesi perka bat nere partez!)

Anonimo!
Gehiago ikusi

11 desbersintasunak

11 desberdintasunak aurkitu ditut!!
Zer moduz zaudete? gu hemen examinak lantzen je je! Bueno ikusiko gea, ikusi desberdintasunak!
Aritz
Gehiago ikusi

epa

noiz zatozte???
gorka.

Gehiago ikusi

Aupa Cristian eta konpainia!!!!!!!

Aupa danoi eta bereziki Cristiani!!!

Ba Alex hemen dabil poz pozik errealari esker 3.mailan gelditu direlako. Eskertzen ditu zuen zorionak eeee!!! (hala ere kontuan hartu behar da berak ez duela merito handiegirik egin honetan, AUPA SANSE!!!).

Gu ere betiko martxan gabiltza, txapelketa nork irabazi pentsatzen!!. Oraindik urdaiazpikoak, pastelak, txokolatea etab... bidaltzeko garaiz zabiltzate.

Osaba!!! Bidali ilobaren argazki bat!!!.

Muxu potolo bat danoi eta ondo ondo segi!!.

Gehiago ikusi

Gezurra!!!!!!!!!

kaixo!!!
Jakin ezazue gaur ez dugula grebarik izan, irakasleek zutela greba baina guk klasera joatera behartuta geunden, gertatzen dena da batzu eguna aprobetxatu dutela beste gauza batzuk egiteko baina.... Ez geneukan jairik!

Bueno, ea piropo txapelketan zer gertatzen den, baina besteak irakurri ondoren, espero dut erabaki ona hartzea, JAJA!!!
ARANTXA ez naiz konektatu egun batzutan baina jakindo duzu "BELEN ESTEBANek" irabazi zuela MQB, orain "la legionariak" irabazi behar dut Supervivientes... jaja espero dut hau behintzat jarraitzea...
aioo.
gorka.
Gehiago ikusi

ARITZZZZZZZZZZZ

Kaixo, majo:

A zer zortea, guk ez dgu greba edo antzekorik, lan eta lan ari gara hemen.

Ba bai Alex eta salbatu egin dira, errealari eskerrak!!!! urdaiazpiko batzuk bidali beharko dizkiete sansekoei!!!

Bestela ongi gabiltza, laister oporrak hartzeko asmoarekin, zuek bezala ezta???

AAaaa, gainera astelehenean egun garrantzitsua da hemen, piropo txapelduna jakingo da eta IGERILEKUA ESTREINATUKO DUGU!!!!

Muxu potolo bat koldo mitxelena osoari etas beereziki OSABA KRISTIAN !!! eta nola ez ZURIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIII!!!!!!!

 

AIO MAJOOOO

Gehiago ikusi

Animo!!!!

Azken berriak, Lagun Onakek Sanseri eskerrak, maila mantentzen du.

Hortaz gain beste guztiok primeran bizi gara. jakin arazi gelakide guztiei Adi egon-en jarri dugula piropo txapelketaren irabazlea noiz izangoden, beraz badakizue bertan sartu eta irakurri.

Eta azterketengatik, animo laister bukatzen dira eta azken txanpa da!!!!!!

Muxu haundi bat denoi laukote eroaren partez.

Gehiago ikusi

azterketekin gaude =(

Pos bai, asmatu zute, asi gara azterketekin baina orain askoz gehiago geratzen dira. Batzuk kurtxoa jokatzen ari gara, orduan etxean ikasten geratu behar gara (nik behintzat)je je!

Ikusi dut interneten, Alex ekipoa partidu hau irabazi behar duela, bestela preferentera. Ea berriz ikusten garen eta beste ikastetxeek ez dizuete hain beste lanik ematen je je!. Besterik gabe, aio eta ondo pasa.

Aritz
Gehiago ikusi

Zutik gaude....

Haizeteen arren, zutik gaude. Aurreko asteko eguraldi kaxkarraren ondoren, oraingoan behintzat ekintzak funtamentu pixka batekin egiten hasiak gara. Tongoarena badakizue ezin dugula egin, baina lasai zerbaitetan saiatuko gara eta.

Bueno, zer barri, azterketak eta ondo ezta? Lasai kurtsoa bukatzeko ez da ezer gelditzen eta.

Gure aldetik, ondo gaude aste hontako gazte bilbotarrek gure pazientziaren muga neurtu nahi dituzten arren.

Muxu haundi bat denoi, lau eroak.

Gehiago ikusi

ze diferentzia!!!!

KAIXO!!!!!!!Gustatzen zaizue argazkia????
.Zer moduz??? hemen beti bezala eskolara etortzen.Eskerrak gure astean eguraldi ona egin zuela, zeren gaurko asteko irudiak ikusten...ikusi det haste honetan dauden ikasleak idatzi dutena.goizeko 3tan kalera hortzetako pasta jartzeagatik!!!!Guk ez ginen horrela portzatzen, aingerutxo bezala ginen, horregatik bueltatu behar dugu, mereezi dugu!!!!!.jeje.beno ondo ibili.eskuminak denon parte.aguuuuuur!!!!
Ioritz
P.D.:(guk afeitzatzeko espuma jarri genuen, baino ez esan inori)

Gehiago ikusi

ez nuen zuengandik espero

ezin dut sinetsi!!!!!!!
orain dauden ikasleak AUTOBUSEZ!!!! eraman dituzuela pagoetara, eta gu pasa behar izan genuena zer.... euri apur batengatik ez zitzaien ezer gertatuko... jaja!! ez dakit zenbat ordu ibili ginen, ez zenitaten argiņanorekin argazkirik egiten utzi!!!! ai ze tristura,. ez nuen hori zuengandik espero...
beno Itziar, esan nizun Helen lindes-en ondoren SEVILLA zihoala eta hala izan da!! jaja. beno bihar ostegunean ez galdu Supervivientes zure laguna RAFA MORA azalduko da eta... beno ez dut ezer gehiago kontatzeko agur!!

(ah, arantxa christian oso triste dago eta itzultzeko gogoa du!!! jaja )
gorka
Gehiago ikusi

ATP-re maketa

Ibai, zuen taldearen maketaren kopia bat eskuratu nahiko genuke, edota abestitxo bat!!!

Abestia bidali iezaguzu eta guk karaokean jarriko dugu eta besteeek ezagutu dezaten guk, laukote honek abestuko gu, koreo eta guztirekin.

Azkenian, san Juanetan kontzerturik ba al duzue edo zer?????

Muxu haundi bat.

Gehiago ikusi

Arazoak dituztenentzat...

Ea gazteak, eskerrik asko mezuengatik. Erantzun soilik egin beharrean, "apunte berria" jartzen du ezkerraldean. Hor klikatu eta mezua bidali daiteke eta orokorrean agertzen da.

Christian itzuli politta!! Guztiok faltan botatzen zaituzegu, lau begiraleak erdi depreakin gaude aste honetan, eta normalean antzematen ez zaizkugun harrikadak oso nabari ageri dira aste honetan.

Mila esker eta muxu goxo bat guztiontzat lauon partez.

Gaur eguraldiagatik maskarak egiten ari gara ikusiko dituzue argazkiak.

Gehiago ikusi

Gorka !!

Zure ahotsaren tonua oraindik ere buruan dut, ez zait belakoan ahaztuko. Begiratu blogean zertxobait utzi dugu bertan eta.

Muxu haundi bat denontzako eta behiar animo klasean eta azken ebaluazioekin.

Aupa Errenteri!!! Zareten modukoak izaten jarraitu.

Gehiago ikusi

Etorriiiii...

2ar goizeko hamarretarako etorri, meseeee. Bihar  bikoizketak dauzkagu. Denok nahi zaituztegu izugarri. Christian itzuli, bueltatu nahi zenuen ezta?

Idoia eta Nekaneri ere gure partez eskuminak eta muxu haundi bat.

Lau pelmak.

Gehiago ikusi

Berriz hemen.

Aupa, nire taldeak oraintxe idatzi du bloga eta nik orain tartetxo bat dut zuei idazteko guztion partez. Beti Onakekoak sailkapen taulan ez dakigu nola dagoen, baina lehen irakurri duzuen gisan, Alexen taldeaak hurrengoan irabazten ez badu zulora doa.

Beste hiruok ere oso asteburu interesgarriak izan ditugu, Nereak dionez, Cirque du Soleil primerakoa izan omen  zen eta igeriketako txapelketak Irungo Azken Portun latzak, emozionatua etorri zaigu.

Itziar berriz, Iruñako erregina izan da kuadrilla arteko Bolo txapelketan, despedida baitzeukan Iruñan.

Eta azkenik nik, Nafar ero batzueri jarraituz Leitza-Beruete mendiz mendi egin genuen larunbatean 20ko kuadrilla batek bost ordu eta erdian, laino eta euripean. Primerakoa amaiera Berueteko sagardotegian eman baikenion, bazkari eta dantza saio eder batekin.

Muxu haundi bat denoi. Ah eta, Ibai eta Gorka nondik idazten aritu zarete, goizeko hamaiketan???

Gehiago ikusi

Egunon!!

Astelehen goiz exkaxa daramagu. Euria nahi adina eta ekintzak behar bezala aurrera eramateko oztopoak.

Eskerrik asko idazteagatik. Ez dakigu zer gertatu zaion Ioritzen testuari, baina nahiko hasiera xelebra dauka egia esan. 

Aritz, ikusi dugu zuek irabazi zenutela Lagun Onakuek berriz, berdindu egin zuten eta hurrengo partidua, hau da, azkena nahitaez irabazi beharra daukate.

Gu ere, gustura egongo ginateke zuekin, baina ez da posible ezin liteke...... Bueno, txikarra gehiegi egin gabe ibili eta muxu haundi bat guztiontzako.

Ondo segi.

Gehiago ikusi

aiaiai!!!!

arantxa!!!!! itziar!!!!!!!!!, ez dakizue zer gertatu zitzaidan....
ostiralean iritsi ondoren 7:30 lo geratu nintzen eta ezin izan nuen SALVAME DELUXE ikusi, ze pena!!!, hala ere ez larritu larunbatean interneten ikusi nuen... jaja!
beno... asteazkenean ez galdu MAS QUE BAILE eta ALEX: agian gotzon bidean da .... JAJA... aio!!!

gorka.(arantxa, espero dut nire ahotsa oraindik ere ametsetan entzutea)
Gehiago ikusi

kaixo!!!

Pasa Foroan strenatzen bate naiz.Egun da ta zuen Falta sumatzen da.Hamarrak Pasa dia ta ez ditugu ekintzik egin.jeje.Eskatzen dizuet zerbait egitea piropo lehiaketan guk irabazteko ona eta zuek etortzeko.Beno, banoa ondo Segi dana.aguuuuur

Ioritz (Aupa Talde Horia)

Gehiago ikusi

Aupa kuadrila!!!

Ea, honako hau guztiontzat.

Ez larritu zuen mezuak ez dituzuelako ikusten, guk onartu arte ez baitira agertuko. Beraz, Aritz orain ikusiko dituzu bai  zure mezuak.

Eta mila esker denei mezuak idazten hasteagatik. Guk ere primeran pasa dugu zuekin eta zuei bisitatxoren bat egiten saiatuko gara. Muxu haundi bat.

Gehiago ikusi

Arratsaldeon!!!

Epa kuadrilla,

etxera joan aurretik ongi etorria eman nahi dizuegu txoko honetara. Batzuk albotik adarra jotzen badabiltza ere hemen gaude guztiok zuen irudia oraindik buruan dugula. Nahi duzuenean, badakizue, hemen izango gara zuen zai eta jakin dezazuela izugarri poztuko ginatekeela zuen berri izate hutsarekin.

Besarkada estu-estu bat eta ea udarako jairen batean elkar ikusten garen dantzan edo.....

Nerea, Itziar, Alex eta Arantxa.

Gehiago ikusi
atzera
Ikaslearen gune pribatua
  Erabiltzailea:
 
 
  Pasahitza:
 
 
 
  Gurasoak
 

© 2009 Hire Esku - Gipuzkoako Foru Aldundia
iametza interaktiboak garatuta
XHTML | CSS | WAI-A

ttakun