Pijama marradunaz jantzitako mutikoa

Egilea: John Boyne
Argitaletxea: Alberdania
Laburpena: Ohituratik at liburuaren kontrazalean, zehaztapen handirik gabe, argitaletxearen gomendioz irakurleari ibilbide baten hasiera iradokitzen zaio eta bidelagunaren izena agertzen zaio: Bruno, 9 urteko mutiko berlindarra. Argitaletxearen iritziz, garrantzitsua da gaiaz ezertxo ere jakin gabe liburua irakurtzen hastea.
Maletak egiten aurkitu zuen Brunok Maria neskamea, eta handik gutxira etxe berria estreinatu zuen, Berlinetik kanpo, eremu zabal, triste eta bizi gabekoan. Luze igarotzen ziren orduak Brunorentzat, eginkizun berezirik gabe: Herr Liszt jaunaren eskolak hartu, arreba Gretel EGK-ekin askotan eztabaidatu, pertsona arrotzen jokabide bortitzak harriturik ikusi, eta bere gelako behatokitik kanpora begiratu. Aspergarria, esploratzaile grina zuen mutikoarentzat, harik eta egun batean etxetik irten eta inguruko hesia jarraitzeko asmoz, pausoka-pausoka , ibiltzen hasi zen arte...

© 2009 Hire Esku - Gipuzkoako Foru Aldundia
iametza interaktiboak garatuta
XHTML | CSS | WAI-A