Ipuin batean bezala

Egilea: Joan Mari Irigoien
Argitaletxea: Elkar
Laburpena: Sararen eta Anderren bizitzak buelta asko emanak ditu elkar ezagutu baino lehen. Maitasunaren eta bizimodu alternatibo baten atzetik joan zen Sara Huarte Granadako Alpujarretara, denak utzita: etxea eta herria, lana eta koadrila, senargaia eta familia; urte ezti batzuen ostean zoritxarra iritsi zen, eta gero drogaren zuloa, eromenaren infernua... Ander Olaso medikua, berriz, etsiak jota dago ia-ia bizitza sentimentalari dagokionez. Eta horra non sortzen, porrotaren hautsetatik, amodioaren txoria zeruan hegaka... Goxo eta garratzak dira aldika pertsonaien pasadizoak, halakoxea delako bizitza ere, gogorra eta leuna, malkoa eta irria tartekatzen dituena. Horregatik esan liteke bizitzaren aldeko kantu bat dela sakonean Ipuin batean bezala, zoritxarren gainetik beti baitaude bizi-pozerako arrazoiak, gaitzen zirrikituetatik aurrera egingo baitu beti biziak.

© 2009 Hire Esku - Gipuzkoako Foru Aldundia
iametza interaktiboak garatuta
XHTML | CSS | WAI-A