Ba bai!! Aurretik jarri genizuen bezala amaitu da hemengoa, AGUR ESAN ETA BAGOAZ!!! BETIKOOOO!!!!!!!
Aldundiak proiektuarekin ez jarraitzea erabaki du eta ondorioz gu ere etxera!!
Zer esan!!! Bikainak izan zaretela, irakasle, ikasle, aterpetxeko langile eta bereziki proiektutik pasatako begirale eta lagun guztiak.
Agian, zeinek daki E.Hko zein txokotan topo egingo dugun edo non egingo dugun kedadaren bat ez??? Akaso txurrukaio kedada erraldoi bat egin beharko genuke, nork antolatuko du????
Bitartean, muxu bat eta pozik bizi.
ESKERRIK ASKO DANOI!!!
Amaitu da hemengoa, agur esan eta..... bagoaz.
Aupa gazteak, udara etorri da eta badaezpada eman krema, gustuko duzunari eskatuz. Azken honek asko eta askori nahiko lan emango dizue baita Alexi ere, hilabeteko epea amaitu ondoren prorrogan dago neskalaguna topa dezan. San Inazioak arte homen du zabailik izen emateko epea. Beraz, neskak aprobetxatu eta idatzi !!!!!
Uda giro handirik ez badago ere, ondo pasau eta gutxi gastau.
DAKIGUN GAUZA BAKARRA DA, EZER EZ DAKIGULA !!!!!
Udaran parranda latzak egiteko asmoa daukagu eta web-a martxan egongo den ziur ez dakigu, baina baldin badago gure berri izango duzue tarteren batean.
MENTAZKO TXIKLE ZAPOREDUN MUXU HAUNDI BAT DENOI!!!!!!!!!!!!!

Berri mamitsua!!!!!
Hona hemen aurtengo piropo txapelduna " Zu bazina sagarra eta ni arra jango nizuke baita zuztarra" Hernaniko La Inmakulada ikastetxeak idatzirikoa.
Eta piropo txapelketa honetako aipamen berezia berriz, Oreretako Koldo Mitxelena ikastetxeko "A ze bokata earra egingo nukeen zure ogi eta nire txorizoarekin".
Beraz, talde bi hauek gure bixita eta saria jasoko dute epe laburrean. IZANGO DUZUE GURE BERRI.
Beste parte hartzaile guztiei berriz eskerrak hemendik pasa eta txapelketan aritzeagatik.
MILA ESKER GUZTIOI!!!!!
BEGIRALEAK!!!!

Kaixo denoi eta esker mila Hernaniko Josuneri.
Ea nork asmatzen dituen 11 desberdintasunak.Argazkia txikiegia denez, kopiatu eta itsatsi word-en.
Saria egongo da. JEJEJE!!!
Badator txapelketaren amaiera!!!!
Maiatzak 28an bukatuko da eta hurrengo astelehena maiatzaren 31 jarriko dugu zein ikastetxe den txapelketaren irabazlea!!!!!!
Beraz, adi eta begira ezazue atal hau.
Muxu haundi bat denoi eta zorte on!!
Aupa gazteok!!! Astebeteko negua pasa ondoren (lehengo aste osoan zehar ez zuen euria gelditu ere egin!!) berriro ere badirudi eguraldia hobetu dela.
Asteburuan parranda pixka bat eta futbola izan ditugu entretenimendu. Eta bai Alexen taldea agian zulora, hau da, preferentera jaitxiko da (triste dago eta idatzi animo batzuk emateko e!!!).
Zuek ze azterketetan hala? Animo laister amaituko da eta.
Txokomarrubizko muxu asko.
Berri onak, oporrak iritsi dira, baina horretarako etxeko lanak txukun eginda goaz. Web orriko biltegia berritu egin dugu eta bertan dituzue, lasai egongo zareten egun horietarako, musika entzuteko web-ak, gure karaokeko zerrenda osoa, liburu erreseinak, filmak, irrati loturak....
Begiradatxo bat eman iezaiozue eta utzi zuen iritzia.
Muxu haundi bat denoi.
Aurtengoz amaitu ditugu Sofbol saioak, gaur izan dugu gure azken saioa. Mila esker Ainara, Olatz eta Elenari. Zuei esker zertxobait gehiago dakigu kirol honi buruz eta.
Ondo-ondo segi, eta zorte on ligan.
Badator udaberria eta oporrak!!
Gaur gauean udaberrian sartuko garela diote!!! Badatoz egun luzeak, eguraldi ona, aste santuko oporrak... Gero eta gutxiago falta da udarako!!!
Guk ere aste hau pasa eta oporrak ditugu. Kanpora joango garen? Nora? Nork daki? Agian gazte txurrukaioren batekin edo irakasleren batekin topatuko gara or zehar ezta???
Zuek ze asmo? Idatzi eta nahi duenak argazkiren bat ere bidali dezake, guk bueltan kontatuko dizuegu.
Behin iñauteriak pasata, sagardotegi garaia dela eta lehengo astean bueltatxo bat eman genuen Usurbilgo Aialde berri sagardotegira. Ederki pasa genuen kupel tartean eta baita sagardo bikaina edan ere.
Bueltan Txurrukan lo egin genuen eta hurrengo egunean Lanera!!! Sofbola geneukan eta.
Animatu al zarete zuek sagardotegitik bueltatxo bat ematera!!!
Kaixo, batek baino gehiagok bideoen atalean iruzkinak idatzi dituzue bideoengatik galdezka.
Bikoizketen bideoak ez ditugu igotzen bestela web orriak pisu asko izango luke. Beraz, ikastetxetara bidaltzen ditugu hemen egindako lanak. Beraz, kopiak nahi izanez gero edo, irakasleei eskatu.
Inauteriak; laralala lalala la...
![]()
Jairik alaienak eta dibertigarrienak hasi dira!!!!
Gaur hasi, ostegun gizenez eta datorren bost egunetan jai giro aparta izango duzue kaleetan zehar txarangekin salto eta dantza egiteko Tolosako inauterietan. Lasarte eta Usurbilen berriz, larunbata da egun nagusia. Lehenen herrian pelikulak da gaia eta bigarrengoan aldiz, zirkoa.
Eta inauterietan elegante mozorrotzeko gogoa baduzu, gerturatu Azpeitiara igandean "Elegante eguna" ospatzen baitute.
Ondo igaro jaiak eta agian horietako txokoren batean topatuko gara!!
EKINTZA BERRIA, ANIMATU ZUEN ETXETAN!!!
(kurrin) APA (kurrin) GAZTEAK!
Ikusten dezuen bezala (kurrin) piragua egiteko eguraldia ez dagoenez (kurrin), maskarak egiten ari gara, forma eta kolore desberdinekin. Igeltsu piska batekin eta imaginazioarekin ikastetxean edo etxean edo lokalean edo kalean... egin daitezke. Politak geratzen dira.
ANIMATU!!! Muuuuuuxu

© 2009 Hire Esku - Gipuzkoako Foru Aldundia
iametza interaktiboak garatuta
XHTML | CSS | WAI-A