Kaixo kuadrilla;
hemen jarraitzen dugu, zertxobait idazten honek zutik dirauen bitartean. Egia esan gutxi gelditzen zaio, urrian kentzekoa baita. Bueno argazkiak aldatu ditugu, udarako zenbait paisai, ur azpiko besteren bat eta Koldo Mitxelenako Aitorri ezagunak egingo zaizkion pare bat. Dantza Hirian, dantza garaikidea ikusteko aukera paregabea. Lau bat konpainia ezberdin kalean emanaldiak eginaz eta dohainik. Atzo Errenterian azken emanaldia eta Aitorrek lehen konpainian dantzatu zuen “Kukai-formazio kurtsoko ikasleak” ZORIONAK AITOR !! oso ona izan zen. Beste guztioi goraintziak guztion partez. Ondo segi eta ea elkar topo egiten dugun.